XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5.3 Bait- delakoari dagokionez, berriz, KLITIKO agertzen denez geroz, LOTUTA idatzi behar litzatekeela dirudi; oraingoz Euskaltzaindiak atxekitzen duen bitasuna moztuz: baita (eta bait da gaitzetsi) bailuke (eta bait luke gaitzetsi).

Eta abar. Hau, berriro ere, euskal fonetikaren kontra idazkeran ez joateko (edo, hobeki esateko, AHALEAN BEDEREN kontra ez joateko).

Aurrizki hau batez ere Ekialdeko euskalkietan erabiltzen delarik, hauetan dugu haren klitiko-tasun horren froga: .

Edo Larrasquet-enean: (Action, 199, 200).

Erronkarieraz dauden etsenpluek ez dute beti argirik ematen.

Elkano-ko Lizarragak aldiz sekula ez du báit- idazten: , e.a.

Bait-en klitikotasun horren arauera erabaki behar litzateke, beraz arazo hau; LOTUTA idatziz, eta ba- eta ez- aurrizkien arauerako azentu-erregela BERBERAK honi buruz erabakiz.

5.4. Honen alde mintzo dira, azkenik, bai Leizarraga zaharra, bai oraingo zuberera.

Alegia: bigarren pertsonari dagokion /h/ ez da beti azaltzen.

Hain zuzen ere: ez, bait eta ba-ren ondoren agertzen da.

Hona hemen, adibidez, Hélene de Constantinople pastoraletik hartutako adibide bakar batzu: .

Badirudi, hitz batez, aditz laguntzaile horiek klitiko izanik, aurrizki horien ondorioz azentua hartzen dutela: .

Eta hobeki ulertzen bide da Leizarragaren esaera famatu hura: hi aiz Christ azentuduna balitz bezala (edo izan balitz bezala, bederen).

Edo-ta Etxahunen esaldi hori: (alegia, bahín; eta ez *báhin).